Maite Legarra Eizagirre











{2007, abril 25}  

SOBIETAR BATASUNAREN KRISIALDIA 

  • GORBACHOV agintean: 1985ean Konstantin Chernenkoren heriotzaren ondorioz Gorbachov, igo zen agintera, SESB hainbat aldaketa ekarri zituena; izan ere, alderdia egoera larrian zegoen:  
    • Krisialdi ekonomiko eta produktiboa.
    • Industria zaharkitua eta lehiakortasunik gabea.
    • Horniketarako zailtasunak.
    • Gastu militar gero eta handiagoa.
    • Sistema politikoaren motelaldia.

  • Aldaketak: perestroika (erreforma politikoak) eta glasnost (gardentasun informatiboa): Gorbachovek irekidura politiko berria (perestroika) jarri zuen martxan:
    • Estatuaren enpresen legea: enpresa publikoko zuzendariei autonomia handiagoa ematen zien.
    • Glasnost, edo gardentasun informatiboa: sobietar sekretismoaren eta prentsa-zentsuraren amaiera esan nahi zuen.
    • «Pentsamolde berria» edo Estatu Batuekiko distentsioranzko itzulera.
    • Disidente garrantzitsu askoren birgaitze politikoa, adibidez, Andrei Sajarovena.

Aldaketekin hainbat alderdi ez zeuden ados eta Gorbachovek aurre egin behar izan zien:

  •  Kontserbadoreak,(komunistak, ez zuten erreformarik nahi) edo SESBeko Alderdi Komunistako sektore kontinuista, perestroika beren botere posizioarentzako mehatxu gisa ikusten zutenak.
  • Erreformistak, erabateko aldakuntzaren eta sistema politiko demokratiko eta merkatu-ekonomiaren ezarpenaren aldekoak. 
  •  Azken krisialdia: 1989ko hauteskundeetan (erreformistek eta nazionalistek irabazi eta horrek SESBen zatiketa azkartu egin zuen,barruko herrialdeek independentzia nahi uztelako) botere zentralizatua erabat ahulduta baitzegoen. Zatiketaren arrazoiak:
    • Hainbat errepubliketan talde nazionalisten garaipena hauteskundeetan.
    • Boris Yeltsin populistaren garaipena, Gorbachoven aurkako politikaria, eta erreforma azkarren aldekoa.
    • Errusiaren porrot ekonomikoa, bere erorketan SESBeko estatu satelite guztien finantzak ere hondamenera eraman zituena.

  • Bloke komunistaren eboluzioa: SESB osatzen zutenen bilakaera independentzia lortu eta gero.
    • Errusia: era guztietako arazoen zamapean, kostata lortuko zuen bere eragina mantentzea antzinako SESBetik sorturiko estatu berri batzuetan. 
    •  Alemania berriro batu zen berrogei urtetik gora zatiturik egon ondoren. Sistema kapitalista ezarri zuten.
    • Txekoslovakia, era baketsuan zatitu zen bi estatutan (Txekiar Errepublika eta Eslovakia).
    • Jugoslavia bost estatutan zatitu zen; Prozesu hau gogorra eta gatazkatsua gertatu zen.
    • Georgia, Azerbaijan eta Armenian izaera nazionalistako gatazka armatuak jasan zituzten. Beren baitan independentzia lortu nahi zuten komunitateak zeudelako.
    • Herrialde batzuek sistema komunista mantendu zuten, adibidez, Vietnamek, Ipar Koreak edo Kubak, beren ekonomia ahulduek etorkizunerako merkatu-sistemaranzko aldaketa iragartzen bazuten ere.

  • Cernobyl: 1986an, Ukrainan, Chernobyleko zentral atomikoaren lau erreaktoreetako batean leherketa bat gertatu zen eta ondorioz izugarrizko erradioaktibitate-kantitatea igorri zen atmosferara eta ondorio ikaragarriak ekarri zituen:
    • Nekazaritzarako lurren poluzioa eta pertsonen osasunean ikaragarrizko kalteak.
    • Sobietar programa atomikoen segurtasun-falta eta politika informatikoko sekretismoaren iraupena.


Identifikazioa:

  • Argazkiaren zehaztasuna: argazki honetan Kennedy (EEBBko presidentea) eta Kruschev (SESBko presidentea) azaltzen dira, lagunak izango balira bezala hitz egiten.

  • Argazkiko pertsonaiak: alde batetik Kennedy, Estatu Batuetako presidentea azaltzen da eta bestetik Kruschev Sobietar Batasunekoa. Biak hizketan ari dira, aurpegi alaiarekin.

  • Data: Irudi hau Gerra Hotzeko bigarren etaparen amaieran kokatzen da, Bakezko bizikidetasuna etaparen baitan, 1955-1965 urteen bitartean.

  • Lekua: Washingtongo gela batetan ateratako argazkia da, Kruschev Kennedy bisitatzera joan zen batetan.   

 

Azterketa:

  • Planoak: argazki honen erdialdean Kennedy eta Kruschev azaltzen dira, bakoitza besaulki batetan jarririk. Argazkia oso aurretik aterata dago eta zuri beltzean dago.  

  • Pertsonaiak: Kennedy eta Kruschev azaltzen dira, trajez jantzik biak Washingtongo gela batetan. Kruschevek bi diploma txiki ditu jakaren  alde bietan.

  • Iruzkina: Bigarren Mundu Gerra bukatu ostean aurrez aurre gelditu ziren bi sistema ekonomiko erabat desberdin, Estatu Batuak (kapitalistak) eta Sobietar batasuna (komunistak). Beraien artean etengabeko tentsioa egon zen eta Alemaniaren eta Berlinen izandako zatiketek tentsioa nagusitu zuten.  Gerra Hotza hiru fase nagusitan bereizi zen: tentsio gorena (1947-1953), bakezko bizikidetasuna (1953-1977) eta gerra hotzaren berrindartzea eta amaiera (1977-1991). Lehen etapako gatazka nagusiak Berlingo krisia eta Koreako gerra izan ziren, eta bigarrenekoak, berriz, Vietnamgoa eta Kubako misilen krisia. Krisi honetan bi superpotentziak gerrako tentsio une gorenera iritsi ziren; 1961ean Estatu Batuaren laguntzaz eta atzerriratutako Kubatar batzuek Cochinos Badia okupatzen saiatu ziren, eta horren ondorioz Sobietarrek misil nuklearrak Estatu Batuetara zuzenduta jarri zituzten Kubako uhartean. Hori dela eta Estatu Batuek uhartea blokeatu zuten, itsas blokeoaren bidez, eta holokausto nuklear baten izua mundu osora hedatu zen. Azkenean Krutxev-ek misilak Errusiara eraman zituen eta Washington eta Moscuren arteko telefono gorri deituriko negoziazioa jarri zuten martxan, izan ere konturatu ziren gerra nuklearraren bidez gauzak ezin zirela konpondu, hitz eginez liskarrei aurre egiten hasi behar zutela.  


  Identifikazioa:

  • Argazkiaren zehaztasuna: argazki honetan barku sobietarrak azaltzen dira Kubarako bidean, Estatu Batuetara begira jartzeko daramatzaten misilekin.

  • Data: Irudi hau Gerra Hotzean kokatzen da, Bakezko bizikidetasuna etaparen baitan, 1955-1965 urteen bitartean. Kuban lehen misilak 1961. urtean jarri zituzten.

  • Lekua: Sobietarrak Kubarantz misilak zeramatzaten uneko argazkia da, itsasoan zehar.

 

Azterketa:

  • Planoak: argazki honen erdialdean sobietarren itsasontzi bat azaltzen da. Sobietarrak, itsasontzia EEBBko erasoetatik babesteko, gerrako hegazkin batez baliatzen ziren.

  • Iruzkina: Bigarren Mundu Gerra bukatu ostean aurrez aurre gelditu ziren bi sistema ekonomiko erabat desberdin, Estatu Batuak (kapitalistak) eta Sobietar batasuna (komunistak). Beraien artean etengabeko tentsioa egon zen eta Alemaniaren eta Berlinen izandako zatiketek tentsioa nagusitu zuten.  Gerra Hotza hiru fase nagusitan bereizi zen: tentsio gorena (1947-1953), bakezko bizikidetasuna (1953-1977) eta gerra hotzaren berrindartzea eta amaiera (1977-1991). Lehen etapako gatazka nagusiak Berlingo krisia eta Koreako gerra izan ziren, eta bigarrenekoak, berriz, Vietnamgoa eta Kubako misilen krisia. Krisi honetan bi superpotentziak gerrako tentsio une gorenera iritsi ziren; 1961ean Estatu Batuaren laguntzaz eta atzerriratutako Kubatar batzuek Cochinos Badia okupatzen saiatu ziren, eta horren ondorioz Sobietarrek misil nuklearrak Estatu Batuetara zuzenduta jarri zituzten Kubako uhartean. Hori dela eta Estatu Batuek uhartea blokeatu zuten, itsas blokeoaren bidez, eta holokausto nuklear baten izua mundu osora hedatu zen. Azkenean Krutxev-ek misilak Errusiara eraman zituen eta Washington eta Moscuren arteko telefono gorri deituriko negoziazioa jarri zuten martxan, izan ere konturatu ziren gerra nuklearraren bidez gauzak ezin zirela konpondu, hitz eginez liskarrei aurre egiten hasi behar zutela.   


{2007, marzo 29}  

Mapa iruzkina: Kubako misilen krisia 

-                     Kokapena: mapa hau 1945 eta 1989 urteen bitartean kokatzen da, hau da, gerra hotzak iraun zuen bitartean; hain zuzen 1962an Kubako misiletako krisia eman zenean. Gerra honetan benetako holokausto nuklearraren beldurra mundu osora hedatu zen.  

  -                     Iruzkina: Bigarren Mundu Gerra bukatu ostean aurrez aurre gelditu ziren bi sistema ekonomiko erabat desberdin, Estatu Batuak (kapitalistak) eta Sobietar batasuna (komunistak). Beraien artean etengabeko tentsioa egon zen eta Alemaniaren eta Berlinen izandako zatiketek tentsioa nagusitu zuten.  Gerra Hotza hiru fase nagusitan bereizi zen: tentsio gorena (1947-1953), bakezko bizikidetasuna (1953-1977) eta gerra hotzaren berrindartzea eta amaiera (1977-1991). Lehen etapako gatazka nagusiak Berlingo krisia eta Koreako gerra izan ziren, eta bigarrenekoak, berriz, Vietnamgoa eta Kubako misilen krisia. Krisi honetan bi superpotentziak gerrako tentsio une gorenera iritsi ziren; 1961ean Estatu Batuaren laguntzaz eta atzerriratutako Kubatar batzuek Cochinos Badia okupatzen saiatu ziren, eta horren ondorioz Sobietarrek misil nuklearrak Estatu Batuetara zuzenduta arri zituzten Kubako uhartean. Hori dela eta Estatu Batuek uhartea blokeatu zuten eta holokausto nuklear baten izua mundu osora hedatu zen. Azkenean Krutxev-ek misilak Errusiara eraman zituen eta Washington eta Moscuren arteko telefono gorri deituriko negoziazioa jarri zuten martxan.  



{2007, marzo 29}   12. gaia GERRA HOTZA

Mapa iruzkina: blokeen sorrera 

-                     Kokapena: mapa hau 1945 eta 1989 urteen bitartean kokatzen da, hau da, gerra hotzak iraun zuen bitartean.  Mapa honetan superpotentzia bien sorrera eta beren aliatuak azaltzen dira, bai eta izan ziren gatazka eta erakunde militar nagusiak ere.

 -                     Iruzkina: Bigarren Mundu Gerra bukatu ostean aurrez aurre gelditu ziren bi sistema ekonomiko erabat desberdin, Estatu Batuak (kapitalistak) eta Sobietar batasuna (komunistak). Beraien artean etengabeko tentsioa egon zen eta Alemaniaren eta Berlinen izandako zatiketek tentsioa nagusitu zuten. 

 Alemania lau zatitan banatuta gelditu zen, eta Estatu Batuak, Frantziak, Britainia Handiak eta Sobietar Batasunak zati bana hartu zuten; baina arazoa Berlinen zatiketarekin hasi zen, izan ere, Berlin SESBren zatian zegoen arren lau zatitan egina zegoen eta hasiera batetako helburua Alemania osoa batu eta aberri bat eraikitzea zen, nahiz eta SESBen jarrerak kontrakoa egitera bultzatu zituzten. SESB bere ideologia ezartzen hasi zen bere zatian eta estatubatuarrek jarrera hori ikusirik Frantziarekin eta Britainia Handiarekin batzea eta Londreseko biltzarrean Alemaniako Errepublika Federala sortzea erabaki zuten. SESBk erantzun bezala Berlin blokeatu zuen, baina estatubatuarren logistika gaitasunari esker hegazkinen bidez hornitzea lortu zuten, eta liskar honek ikaragarrizko tentsioa zabaldu zuen mundu guztira. 

 Bi superpotentziek Europan aliatuak egiteko beharra ikusi zuten eta horretarako Marshall Plana (EEBB) eta COMECOM (SESB) sortu zituzten, laguntza ekonomikoaren bidez aliatuak sortzeko. Gainera, NATO (EEBB) eta Varsoviako Ituna (SESB)eratu zituzten, erakunde militarrak, beren ideologia defendatzeko beste ideologiaren aurrean.  

 Gatazka gune nagusiak Korea, Kuba eta Vietnam izan ziren; 1950-1953 bitartean Korea bi zatitan banatuta geratu zen, hegoaldea kapitalista zelarik eta iparraldea komunista. Hasiera batean komunistek SEBS-en laguntzaz Koreako ia hegoalde osoa hartu zuten beren gain, naiz eta NBE eta Estatu Batuaren domino teoriaren (komunismoa Asia guztitik hedatzea) ikaraz, aurre egin eta lurrak berreskuratuz. Hala ere argi dago gatazka garrantzitsuena Kubako misilen krisia izan zela, 1962an estatubatuarren kaza hegazkinek sobietarren  misil nuklearrak Estatu Batuetara zuzenduta ikusi zituztenean. Gerra nuklear baten ikaraz, Estatu Batuek uhartea blokeatu zuten eta mundua alerta gorrian jarri zen holokausto nuklear baten beldurraz. Azkenean, SEBSeko buruzagi zen Krutxevek  misilak Errusiara ekarri zituzten berriz. 1963an telefono gorria deituriko negoziazioarekin Washington eta Mosku harremanetan jarri ziren arazoari aurre egiteko. Vietnamen berriz 17. paraleloak bereizi zituen bi ideologiak, iparraldean komunistak ziren nagusi eta hegoaldean kapitalistak, nahiz eta komunismoa ere hedatzen ari zen. 1964an Estatu Batuek Vietnamen sartzeko baimena eskuratu zuten eta 1975ean beren historiako porrot militarrik handiena jasan zuen.                                                            



{2007, marzo 14}  

Argazki iruzkina

@       Identifikazioa:

@       Gaiaren zehaztasuna: argazki honetan dotore asko jantzitako gizon bat ageri da non kale erdian bere luxuzko autoa prezio barregarri batean saltzen duen. Irudi honen bidez argi ikus daiteke nola New Yorkeko 29ko krackak ondorio larriak ekarri zituen.

@       Argazkiko pertsonaiak: argazki honetako protagonista 1929ko kracka baino lehenago aberatsa zen gizon bat da; bera, bere luxuzko autoa saldu nahirik ari da, ez baitauka dirurik burtsan dena galtzearen ondorioz. 

@       Data: argazki hau 1929 ingurukoa da, New Yorkeko krackaren ondorioak ikus baitaitezke.

@       Argazkia egin den lekua: azpi-oinean jartzen duenaren arabera, New Yorkeko kale batetan ateratako argazkia da.

@       Azterketa:

@       Plano desberdinak: argazki honetako protagonista aberatsa izandako gizon bat da, bere luxuzko autoa saltzen ari dena. Argazkiaren erdialdean kokaturik dago gizon hau, bere gibelean autoa duelarik; inguruan beste gizon batzuk ageri dira autoari begira, aberats itxurarekin.

@       Pertsonaiak: lehen esan bezala argazkiko pertsonaia nagusia autoa saldu nahi duen gizona da. Gizon hau oso dotore jantzita dago, trajea eta txapelarekin, eta ikus daiteke kracka baino lehen diruduna izan zela, nahiz eta orain xentimorik ere ez eduki.

@       Ikur nagusia: ez dago ikur garrantzitsurik.

@       Iruzkina:

      Lehen Mundu Gerra Bukatu ostean Estatu Batuetan Zorioneko 20. hamarkadako urteak bizitzen ari ziren, eta zoriontasuna eta alaitasuna ziren nagusi. Hala ere gainontzeko aberrietan egoera ez zen bera, izan ere gerrako kalteak Estatu Batuek utzitako maileguekin egiten ari ziren.

     1929an gertatu zen burtsaren erorketak mundu guztian depresio egoera larria ekarri zuen. Egoera hartan alderdi faxistek ikaragarrizko gorakada izan zuten, izan ere krack horren errudun demokratak bihurtu ziren eta burgesiak ez zuen nahi komunistak boterera igotzerik, izan ere, komunistek boterea murriztuko baitzioten. Beraz, faxistek ikaragarriko gorakada izan zuten, eta batez ere Alemanian eta Italian. Bi aberri hauei dagokionez, 1924-1929 urteetan, Europa batuaren ideia utopikoa zen nagusi, Briand (Frantziako buruzagia) eta Stressemann (Alemaniako buruzagia) Alemaniaren eta Frantziaren arteko desberdintasunak bide baketsu baten bidez konpontzen ari ziren, baina 1929ko krackak egoera horrekin amaitzea ekarri zuen.



{2007, marzo 12}  

Propaganda iruzkina 

1.       Dokumentua identifikatzea eta aurkeztea:

·   Data: 1941-1942, ekialdeko frontea zabaltzean.

·   Egilea: Sobietar Batasunak egindako kartela da non nazio indartsu bat aldarrikatzen den beren potentzia militarraren aurkezpena eginez.

·   Igorlea: Sobietar Batasuna.

·   Gai nagusia: estatu sobietarraren jarrera faxismoaren aurka borrokatzeko Alemanek Sobietar Batasunaren lurraldetan ekialdeko fronte bat zabaltzea pentsatzen dutenean, beraien inperioaren hedapena aldarrikatzeko (espantsionismoa).

·   Hartzailea: inperio Alemanari zuzenduta dagoen propaganda da, non adierazi nahi duten beraiek, Sobietarrek,  ere bloke oso garrantzitsua  dutela.

2.       Azterketa eta iruzkina:

·   Ezaugarri formalak: propaganda honetan Sobietar Batasuneko armada gorria azaltzen da. Argi ikus daiteke nola oso armada sendoa duten, beren babeserako Sobietar Batasuneko bandera dagoelarik. Atzeko aldean potentzia militar garatua ikus daiteke.

·   Adierazten dituen ideien garapena: Propagandaren erdialdean kokaturik dauden bi gizonen hurbiltasunak estatu sobietarraren indarra eta segurtasuna adierazten du.

·   Iruzkina: Lehen Mundu Gerra bukatzean bai herrialde galtzaileek bai irabazleek Versaillesko ituna sinatu zuten, non Alemaniari oso zigor gogorrak ezarri zizkioten: Renania desmilitarizatu behar izan zuen, armada materialez bai pertsonaz murriztu egin behar izan zuen, Alsazia-Lorena eta Sarre galdu zituen, eta lur garrantzitsu anitzen gaineko kontrola kendu zioten. Zigor guzti horiez gain kalte ordain ikaragarriak jarri zizkioten eta bai Frantziak bai Britainia Handiak oso gogor jarraitu zituen; horrek Alemanian zegoen nazionalismoa gogortu zuen.  

Bestalde, 1919an Nazioen Elkartea sortu zuten, bakea eta segurtasuna bermatuko zituen elkartea, nahiz eta kale egin zuen. Garai hartan estatu sobietarrak sortu ziren, eta ideologia komunista hedatuz joan zen; horrek potentzia nagusiak erne jartzea ekarri zuen. Egoera horretan Europako hainbat buruzagi diskurtso bakezaleak botatzen hasi ziren, nahiz eta denak jakin utopia bat zirela. 1924-1929 urteetan Briand eta Stresemann Frantziaren eta Alemaniaren artean zeuden gatazkak bideratzen saiatu ziren; ondorioz 1925ean Locarnoko Itunean Europako hainbat estatuk, Nazioen Elkartearen babesean, statu quo-a (oreka, bakea) betetzeko konpromisoa hartu zuten, eta Alemaniak Renaniako lurrak desmilitarizatuko zituela esan zuen, nahiz eta Poloniako eta Txekoslovakiako mugak onartzen ez zituen.  Locarnoko Ituna baliozkoa izan zedin, ekonomia egonkorra egon behar zen Europa osoan, baina 1929ko krack-ak eta nazionalismo ekonomikoa neurri gabe hedatzeak Locarnoko espiritu bakezalearen bukaera suposatu zuen, eta horren eraginez berriro biztu ziren Versaillesko itunaren inguruko liskarrak.  1933an Hitlerrek demokratikoki buruzagitza lortu zuen Alemaniako estatuan, eta ondorioz Stresemann-ek burututako politika bakezalea bukatu egin zen, Hitlerrek ez zion Locarnoko Itunari jaramonik egin. Hitlerren nazionalismo politikak bi helburu zituen: alde batetik espantsionismoa, Alemania Handia eraikitzea, eta bestetik pangermanismoa, alemanak bizi ziren lurraldeak inperio Alemanaren barnean kokatzea. Baina arazo bat zegoen, bi oinarri horiek Versaillesko itunak ez zituen onartzen.  Hitlerrek gobernuak ez zituen onartu 1919an ezarritako kalte ordainak, eta beraz ordaintzeari utzi zion; 1935ean Sarre eskuratu zuen, Versaillesko itunena Frantziak kendu zion ikatz meategia; 1936ko martxoan Renania desmilitarizatu zuten, Frantziarekin bakea mantentzeko 1919an hartu zen erabakia apurtu zuen. Urte horretan bertan Italiarekin Berlin-Erroma ardatza sinatu zuen Italiarekin, gerra piztuko zela ikusten baitzen.  

1936-1939 urteen bitartean Alemaniak bere hedatze prozesuarekin jarraitu zuen, izan ere estatu demokratikoek ez zioten inolako oztoporik jartzen, uste baitzuten horrela bakea mantendu egingo zela. Pixkanaka Alemania potentzia handi bihurtzen ari zen, estatu nazifikatu baten ezaugarriak eskuratuz. 1938ko martxoan estatu demokratikoek berrarmatzeko politikarekin erantzuten zioten bitartean, Hitlerrek Austriako lurraldeak okupatu zituen, Anschluss izena jarriz. Ostean Alemaniarrak Txekoslovakian sartu ziren. Pangermanismo politikaren barruan Sudeteak sartzen ziren, bertan bizi baitziren 3milioi Alemanetik gora eta bateratze politikari esker Frantziak eta Britainia Handiak Hitlerrek Sudeteak eskuratzea onartu zuten.  Konturatu gabe Alemania botere handia eskuratzen ari zen eta laster lortu zuen bere pangermanismo politikarekin bukatzea. Ondorengo urteetan Hitler bere beste helburu garrantzitsua betetzen joan zen: espantsionismoa, hau da, Alemania Handia bat eraikitzeko politika.   Alemaniak eta Sobietar Batasunak egin zituzten itunek, Alemaniari askatasun guztia eman zioten Polonia inbaditzeko eta nahiz eta Hitlerrek pentsa beste estatuek ez zutela ezer egingo, Britainia Handiak eta Alemaniak gerra deklaratu zioten, hurrenegi joan baitzen. Biana Hitlerrek bere helburuak ongi planifikatuta zituenez, Europako mendebaldean fronte bat zabaltzea erabaki zuen. Alemanak potentzia militar handia ziren eta berehala,1940an Paris hartu zuten, Frantziako estatua jausten zelarik. Hori horrela, Britainia Handia zeukan etsaitzat soilik; baina Britainia Handiak, irla bat zenez, erresistentzia handia jarri zion Alemaniari, eta azkenean hitzarmenak sinatzea erabaki zuten.  Beste alde batetik, Sobietar Batasunaren inperioa hedatzen joan zen heinean, Alemaniak ere hedapen hori nahi zuen, izan ere material fosil primarioak ezinbestekoak ziren. Beraz, 1941ean Alemaniak ekialdean besti fronte bat zabaldu zuen SESB inbaditzeko asmoz. Inperio autoritario horren tropen helburuak Sobietarren 3 ardatz nagusiak (Seningrado, Moscu eta Stalingrado) konkistatzea ziren. Gutxinaka-gutxinaka SESBren lurraldeetan sartzen joan ziren; baina bat-baten negu gorriak Alemanen tropak harrapatu zituen eta ondorioz aurrera egin ezinik gelditu ziren. Horren eraginez, errusiarrak ere oso potentzia garrantzitsua zirela ikusirik, ekonomikoki eta militarki berantolatzeako aukera izan zuten. Alemanen helburu nagusia Stalingrado eskuratzea zen, baina errusiar tropek indar handia zeukatenez negua pasa ostean, gerra galdu egin zuten Alemanek. Horrenbestez, Stalingrado izan zen Alemaniako gobernuarentzako Bigarren Mundu Gerrako lehen porrot garrantzitsua.   1943-1945 bitartean Hitlerren fronteek presio handia jasan zuten aliatuen partetik. Ekialdeko frontea berehala jausi zen Stalinek gogor eraso zuelako. Bestetik Britainia Handiak Normandiako lurretan lehorreratze itzela egin zuen eta Frantzia askatu zuen Alemanen eskuetatik. Apurka-apurka aliatuak Alemaniako lurretan sartzen joan ziren; Alemanak gerra galtzen hasi ziren, azkenena Hitler bakarrik geratu zen arte.  1945an aliatuek ia Europa osoa berreskuratuta zeukaten eta azkenean Berlin hartu zuten, Alemaniak eta honen gobernu naziak ezer egiteko aukerarik izan gabe.



{2007, marzo 7}  

Mapa iruzkina: Alemaniaren hedapena 1936tik 1939ra 

·        Kokapena: Mapa honetan Alemaniak 1936tik 1939ra bitarteko urteetan izan zuen hedapena ageri da. Hitlerrek, 1933an boterera iritsi ostean, Versaillesko itunean galdutako eta itzartutako lekuak eskuratzeari ekin zion, bere borrokak bi oinarri zituelarik: pangermanismoa eta espantsionismoa.   

·        Iruzkina: 

Lehen Mundu Gerra bukatzean bai herrialde galtzaileek bai irabazleek Versaillesko ituna sinatu zuten, non Alemaniari oso zigor gogorrak ezarri zizkioten: Renania desmilitarizatu behar izan zuen, armada materialez bai pertsonaz murriztu egin behar izan zuen, Alsazia-Lorena eta Sarre galdu zituen, eta lur garrantzitsu anitzen gaineko kontrola kendu zioten. Zigor guzti horiez gain kalte ordain ikaragarriak jarri zizkioten eta bai Frantziak bai Britainia Handiak oso gogor jarraitu zituen; horrek Alemanian zegoen nazionalismoa gogortu zuen.  

Bestalde 1919an Nazioen Elkartea sortu zuten, bakea eta segurtasuna bermatuko zituen elkartea, nahiz eta kale egin zuen. Garai hartan estatu sobietarrak sortu ziren, eta ideologia komunista hedatuz joan zen; horrek potentzia nagusiak erne jartzea ekarri zuen. Egoera horretan Europako hainbat buruzagi diskurtso bakezaleak botatzen hasi ziren, nahiz eta denak jakin utopia bat zirela. 1924-1929 urteetan Briand eta Stresemann Frantziaren eta Alemaniaren artean zeuden gatazkak bideratzen saiatu ziren; ondorioz 1925ean Locarnoko Itunean Europako hainbat estatuk, Nazioen Elkartearen babesean, statu quo-a (oreka, bakea) betetzeko konpromisoa hartu zuten, eta Alemaniak Renaniako lurrak desmilitarizatuko zituela esan zuen, nahiz eta Poloniako eta Txekoslovakiako mugak onartzen ez zituen.  

Locarnoko Ituna baliozkoa izan zedin, ekonomia egonkorra egon behar zen Europa osoan, baina 1929ko krack-ak eta nazionalismo ekonomikoa neurri gabe hedatzeak Locarnoko espiritu bakezalearen bukaera suposatu zuen, eta horren eraginez berriro biztu ziren Versaillesko itunaren inguruko liskarrak.  

1933an Hitlerrek demokratikoki buruzagitza lortu zuen Alemaniako estatuan, eta ondorioz Stresemann-ek burututako politika bakezalea bukatu egin zen, Hitlerrek ez zion Locarnoko Itunari jaramonik egin. Hitlerren nazionalismo politikak bi helburu zituen: alde batetik espantsionismoa, Alemania Handia eraikitzea, eta bestetik pangermanismoa, alemanak bizi ziren lurraldeak inperio Alemanaren barnean kokatzea. Baina arazo bat zegoen, bi oinarri horiek Versaillesko itunak ez zituen onartzen.  

Hitlerrek gobernuak ez zituen onartu 1919an ezarritako kalte ordainak, eta beraz ordaintzeari utzi zion; 1935ean Sarre eskuratu zuen, Versaillesko itunena Frantziak kendu zion ikatz meategia; 1936ko martxoan Renania desmilitarizatu zuten, Frantziarekin bakea mantentzeko 1919an hartu zen erabakia apurtu zuen. Urte horretan bertan Italiarekin Berlin-Erroma ardatza sinatu zuen Italiarekin, gerra piztuko zela ikusten baitzen.  

1936-1939 urteen bitartean Alemaniak bere hedatze prozesuarekin jarraitu zuen, izan ere estatu demokratikoek ez zioten inolako oztoporik jartzen, uste baitzuten horrela bakea mantendu egingo zela. Pixkanaka Alemania potentzia handi bihurtzen ari zen, estatu nazifikatu baten ezaugarriak eskuratuz. 1938ko martxoan estatu demokratikoek berrarmatzeko politikarekin erantzuten zioten bitartean, Hitlerrek Austriako lurraldeak okupatu zituen, Anschluss izena jarriz. Ostean Alemaniarrak Txekoslovakian sartu ziren. Pangermanismo politikaren barruan Sudeteak sartzen ziren, bertan bizi baitziren 3milioi Alemanetik gora eta bateratze politikari esker Frantziak eta Britainia Handiak Hitlerrek Sudeteak eskuratzea onartu zuten.  

Konturatu gabe Alemania botere handia eskuratzen ari zen eta laster lortu zuen bere pangermanismo politikarekin bukatzea. Ondorengo urteetan Hitler bere beste helburu garrantzitsua betetzen joan zen: espantsionismoa, hau da, Alemania Handia bat eraikitzeko politika.  

Hitlerren bi politika hauek Mundu mailako gerra bat biztea eragin zuten; zientifikoki planifikatutako lehen gerra izan zen, izan ere estatuko ekonomia guztiak gerrara bideratuta egon ziren.



{2007, febrero 22}   Poloniaren inbazioa

Bideo honetan,1939ean, nola Alemaniak Polonia inbadidu zuen azaltzen da. Garai hartan,Alemaniak eta Sobietar Batasunak parktui bat egin zuten Polonia indarrez inbaditzeko, batzuk hegoaldetik eta beste batzuk mendebaldetik.Bideoan argi ikusten da, nola alemaniarrek armada indartsua zuten bai materialez bai kidez, izan ere ,1935ean derrigorrezko soldaduzka inposatu zuen Hitlerrek. Nazio hori inbaditzeko arrazoi nagusienetako bat,Pangermanismoaren ideia izan zen, hau da, Aleman guztiak nazio batean egoteko Hitlerrek hasi zuen borroka. Inbazio honekin hasi zen, Bigarren Mundu Gerra , nazio guztiek parte hartu zuen gerra.



Eva Braun:

Munichen jaioa, jostun baten eta maixu baten hirugarren alaba zen. Sekretaritza ikasi ondoren, Hoffmannen argazki estudioan hasten da lanean, non Hitler ezagutzen duen. Honek berarekiko interesa erakusten du eta Heinrich Himmleri inbestiga dezan agintzen dio, ez bait du judutar odol tantorik nahi bere erlazioetan. 1936ean Hitlerren maitale bihurtuz zen.

Behin baino gehiagotan Hitler ezkontzera konbentziarazi nahi izan zuen, eta nahiz eta honek ez zuen baiezkorik ematen, bien arteko erlazioa oso sendoa zen. Hitlerrek oso izaera bekaiztia zuen eta Eva Braun eguneroko bere bizitzatik aparte mantentzen zuen, Obersalzbergen ertsirik 1936tik aurrera. Munduak ez zuen bere berri izan 1945 arte.

Adolf Hitler:

Politikari alemana (Braunau, Austria Garaia, 1889ko apirilak 20Berlin, 1945eko apirilak 30), nazional-sozialismo izeneko ideologiaren sortzailea eta haren bultzatzaile nagusia.

Agurkideek “Der Führer” (buruzagia edo gidaria) esaten zioten haien ideologiaren arabera pertsona gutxi batzuk zeudelako agindu eta gidatzeko eginak eta, jakina, bera haietako bat zen.

Lehen Mundu Gerran gudukatu zen eta bertan hainbat misio arriskutsuren protagonista heroikoa izan zen. Soldadu eta “kabo” hutsa izan arren Alemaniako burdinazko gurutzea eman zioten birritan (erabat ezohikoa zen armadako maila apaleko gudari soil bati sari hura ematea). Gertaera haiek zeharo izen ona eskuratu zioten orduko alemaniarren artean.

Ospitalean zegoela -ez zen hura zauritu zuten aldi bakarra- sinatu zen kapitulazioak erabat erresumindu zuen uste zuelako orduantxe hasiak zirela gauzak aldatzen Alemaniaren alde, gatazka batzuk irabazi berriak zituzten-eta. Baketzeko hitzarmen hark zeharo nahigabetu zuen eta umilazio eta traizio ezin onartuzkotzat eduki zuen beti ere.

Hala eta guztiz, Alemaniako gudarostean segitu zuen eta armadan eman zioten hurrengo ardura Alderdi Nazional Sozialista espiatzea izan zen. Ondo zelatatu zuen baina ez armadakoek uste zuten moduan. Izan ere, handik lasterrera partidu hartako buruzagi nagusi eta bakarra bihurtu zen.

1923an porrot egin zuen estatu-kolpea jo zuen Munichen. Hala ere, betearazi zioten espetxealdia urtebetekoa baino ez zen izan. Kartzelan zegoela “Mein Kampf” (“Nire Borroka”) diktatu zion bere agurkide Rudolph Hess-i. Bertan nazismoaren hezurmamiak azaldu zituen argi eta garbi.

SA eta, geroago, SS taldeak sortu zituen aurkari eta etsai politikoak suntsitzeko. Hizlari sutsu eta etorri handikoa izan zen (“gidarigai” baten ezinbesteko dohainetako bat, berak esaten zuenez).

Adolf Gobbels:

Dr. Paul Joseph Goebbels edo Göbbels (1897ko urriaren 291945eko maiatzaren 1) Adolf Hitlerren propaganda ministroa izan zen. Haren kemenarengatik eta oratoria boteretsuarengatik ezaguna zen Goebbels. Antisemita amorratua, Hitlerren suizidioaren ostean, berak ere bere buruaz beste egin zuen.

Heinrich Himmler:

Heinrich Himmler (1900ko Urriaren 7a1945ko Maiatzaren 23a), Schutzstaffeletako (SS) komandantea izan zen eta Nazi garrantzitsua. SSak eta Gestapoa kontrolatzen zituen.

Himmler Holokaustoaren antolatzailea izan zen, berak sortu baitzituen lehenengo kontzentrazio zelaiak eta Einsatzguppenak (heriotzaren batailoiak). Himmlerren esku geratu zen 6 eta 12 milioi pertsonen exterminazio lana. Batez ere judu eta eslabiarrak erail zituen.

1945an bere buruaz beste egin zuen.

Joseph Mengele:

Reinhnach Heydrich:



etcétera
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.